Gure arbasoen etxea ezagutu ezazu.
Bisita berezi batek Landetxo Goikoa (1.510) baserriko ateak zabalduko dizkizu, Bizkaiko baserririk zaharrena eta Euskal Herriko zaharrenetako bat. Sartu baserrian, gure arbasoen etxean, eta ezagutu nolakoa zen haien egunerokotasuna, kultura, folklorea, gauza ezezagunen inguruko sinesmenak... Aukerak: Bisita patrimoniala edo Bisita mitologikoa. Galdetu bisita gidatua eta talo tailerrengatik..