Uribe barrualdea eta kosta gara, tradizioa eta aitzindaritza, historia eta etorkizuna, gastronomia, kultura, kirola, abentura; haran zabalak gara, lauak eta leunak, itsaslabar zorabiagarrietan amaitzen direnak.
Hondartza, portua eta bidexka gara, baita Erdi Aroko gaztelua, txakolineko mahastiak, azokak eta jaiak ere.
Uribe paisaia berezia duen eskualdea gara, kokapen estrategikoan dagoena, Bilbotik oso gertu, eta hogeita lau udalerriz osatua. Bertan turismo eta aisialdi eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango duzu. Web honen bidez aurreratu nahi dizugu hori guztia.
Gozatu zure egonaldiaz!