Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

LEMOIZ

Lemoiz bere kostagatik eta landa izaeragatik da herri polita. Ondare handia duen herria da, bai naturaren ikuspegitik zein kultura mailan.

Lemoizek zelaiez eta landarediaz inguratutako baserri tradizionalak uztartzen ditu kostako herri txikiek izan ohi duten xarmarekin. Hain zuzen ere, paisaia apurka-apurka aldatuz doa Andraka eta Urizar auzoetatik jaisten hasten garenean, Armintza auzo arrantzalera iritsi arte.

Kostako panoramika ikusgarriak itsaslabarrez beteriko zatiak tartekatzen ditu badia txikiekin eta harri koskorreko hondartzekin. Naturgune Garrantzitsu izendatutako eremu honek kostako eta itsas hondoko loredi eta faunaren komunitate adierazgarri batzuk biltzen ditu bere baitan. Era berean, itsas hegazti batzuen hazkuntza eremu garrantzitsua da, eta horregatik ingurune hori urpekaritza eta hegaztien behaketa egiteko leku paregabea da.