Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

GAMIZ-FIKA

Landa paisaia benetakoaren bila bazabiltza, xarmaduna eta denbora igaro ez balitz bezala bere horretan geratu dena, zure herria Gamiz-Fika da.

Halaxe da bizitzeko lekutzat aukeratu duten guztientzat ere, bere lasaitasun, bizi kalitate eta hirigune handietatik duen gertutasunagatik.

Belaunaldi askoren lanari esker udalerri honen landa paisaia tradizionala eta ondare historikoa, artistikoa eta etnografikoa ia bere horretan mantentzea lortu da. Interes handiko elementu batzuk ditu, besteak beste, Fikako San Martin Elizak eta Kurtzifizioak osatzen duten multzoa, eta Gamizko San Andres Eliza eta Ugarteko Dorrea. Gamiz-Fikan egingo duzun egonaldia baliatu nahi baduzu iraganean bertakoek zuten bizimoduari buruz gehiago jakiteko, oraindik lanean dirauen Errotabarri errota bisita dezakezu.