Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

HELMUGA TURISTIKO ADIMENTSUA

Uribe eskualdea, Jata-Ondo LGE eskualdeko turismo-kudeaketarako erakundearen bidez, Helmuga Turistiko Adimendunen (DTI) sarean sartu da, eta Bizkaiko eskualde aitzindaria da sarean.

5 ardatzetan oinarritzen da turismo-garapeneko metodologia: gobernantza, berrikuntza, teknologia, iraunkortasuna eta irisgarritasuna.

Helmuga Turistiko Adimendunen Sarea topagune bat da helmugentzat, kudeaketa-eredu adimenduna, digitala eta garapen turistiko iraunkorragoa lortzeko eraldaketa-prozesuan laguntzeko. Helmugei balioa emateko funtsezko jardueretako bat da, diagnostikotik abiatuta proiektuen jarraipena egiteaz gain, kohesioa, jardunbide egokien trukea eta helmugen arteko sinergien aprobetxamendua bultzatzeko.

METODOLOGIA HORI APLIKATZEAK ZER DAKAR URIBERENTZAT?

- Helmugan esku-hartzea lehenestea ahalbidetzen duen tresna, turismo-helmuga adimendun baten helburuen eta baldintzen arabera.

- Lehiakortasuna handitzea, baliabide turistikoak hobeto aprobetxatzeari eta beste batzuk identifikatu eta sortzeari esker.

- Ekoizpen- eta merkaturatze-prozesuen eraginkortasuna hobetzea.

- Garapen iraunkorra bultzatzea.

- Bisitarien egonaldiaren kalitatea eta egoiliarren bizi-kalitatea hobetzea.

- Estrategia turistikoa lurraldearen dinamizazio ekonomikorako oinarri bihurtzea, epe luzean izango dituen ondorio positiboak bermatuz.