OFICINAS DE TURISMO
Plano turistikoa
BARRIKAO FLYSCH
Arroka sedimentarioek osatzen dute flyscha; gogortasun desberdineko estratuak txandakatuta: blgunak (margak) erraz higatzen direnak, eta gogorrak (kareharriak) higadurari aurre egiten diotenak. Tolestura angeluarrak eta silex-azaleratzeak dira.
BARRIKAO ELIZA
10S2. urtean eraikitako eliza hau erromanikoa zen jatorriz, baina beranduago jasan zituen zoritxarreko zabalkuntza eta zaharberritzeen ondorioz, absideko estilo erromaniko bizkaitarreko leihoa da eliza honen jatorria erakusten duen aztarna bakarra.
MURIOLAKO HONDARTZA
ltsaslabar ikusgarriek itsasotik babestuta, hondartza hau oso ezaguna egin da MGame of Thrones" telesail famatuaren lilmazio leku izategatik. Bertan nudismoa egin daiteke.
URGOSOBASO
ALDE HISTORIKOA
Multzo monumental izendatutako Plentziako hirigune historikoak, bere Erdi Aroko iragana eta itsas nortasuna nabarmentzen dituen aniztasun arkitektoniko aparta erakusten du.
GALLARDA PORTUA
Hasieran merkataritza portua izan zen, baina gero arrantza portu ere bihurtu zen. Portua itsasadarraren barruan dago, honek itsasontziei ekaitzengandik babes naturala eskaintzen dielako. Gaur egun aisialdi ontzien portu da gehienbat.
PLENTZIAKO ZUBIA
Gaur egungo Plentziako ikur bihurtu den zubi honek 117 m inguruko luzera, abangoardiako estiloa eta tirantedun forma du. Zubi zaharra ordezkatu zuen, 1983ko uholdeen ondorioz kaltetua izan ondoren. Javier Manterola arkitekto/ingeniariak egindako diseinua da.
LEGARRONDO PARKEA
ltsasadarrerako sarbidea duen aisialdi gunea, bertatik kayak edo SUP egin ahal izateko. Leku honetan XVI. mendeko marea errota zaharraren berreralketa topatzen da. ltxasgora aprobetxatuz, ura deposituetan batzen zuen eta itsasbeherarekin bota egiten zuen, errotaren goiko harria blratzen zuen errodagailu bat mugiaraziz.
GORLIZKO ITSASARGIA
ltsasoarekiko 16Srn-ko altuerako itsaslabarren gainean eraiki zen 1990. urtean. Bertan 21m-ko altueradun dorrea altxatzen da, kristalez gindako linterna batekln, kantauri aldean dagoen itsasargi altuena da. Bide batek itsasargiraino eramango zaitu eta bertan itsasoaren ikuspegi bikainak izango dituzu.
HONDARTZA ETA AREMUNEAK
Euskal Herriko itsasertzeko hondartza seguru eta ikusgarrienetako bat da, eta uretako kirol eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango duzu. Atzealdean, Astondon, Duna Petrilikatuak daude, 6.000 urteko hareazko pilaketa eolikoak.
ELIZ PLAZA
Hemen Udaletxea, frontoia eta Andra Mari Sortzez Garbiaren eleiza ikus ditzakezu. Eleiza XI. mendean eraikia izan bazen ere, gaur egun ikusten dena XVIII. mendeko berreraikitzearen emaitza da.
ANDRA MARI ERMITA
XI. mendean eraikia izan zen. Garai batean, Gorlizko itsasargia eraiki aurretik, baseliza honen inguruko zelaietan suak pizten ziren itsasontziei lurra han zegoela ikustarazteko. ldazki desberdinetan baseliza hau Bizkaiko zaharrenetariko bat dela esanten da. Ciorlizko, Plentziako, Gatikako eta Laukizko parrokia izan da udalerri hauen ellzak eraiki arte.
GORLIZKO TURISMO BULEGOA
PLENTZIAKO TURISMO BULEGOA