Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

TXAKOLINA

Bizkaira baldin bazatoz eta txakolinaren sekretuak ezagutzeko irrika baldin baduzu, Uribe da zure lehen geltokia.

Txakolinaren tradizio handia duen eskualdea gara. Hemen mahastien azalera eta upategien kopurua Bizkaiko batez bestekoa baino altuagoa da.

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura izan eta bisitariei ateak zabaltzen dizkieten zortzi upategietan lehen eskutik ezagutu ahal izango duzu edari preziatu honekin zerikusia duen guztia.

Bisitez eta ardo dastaketez gain, Uriben kokatuta dago Txakolingunea. Gune horretan xehetasun osoz edo modu oso entretenigarrian ikasi ahal izango duzu ardo berezi, bakar eta berezko izaera duen honekin zerikusia duen guztia: bere historia eta bilakaera, mota ezberdinak, prozesuak, bitxikeriak...

Txakolina gure kulturaren eta gure tradizioaren parte da, gure lurrera lotuta dago. Hori ezagutzeak esperientzia berezia biziaraziko dizu: XII. eta XIII. mendeetan hasi, “etxeko ardo” hau norberak edateko eta bertan kontsumitzeko ekoizten zenean, eta gaur egunera arte, bere salmenta eta esportazioko marka guztiak hausten ari diren unea. Izan ere, gero eta preziatuagoa da bai gure eskualdearen barnean eta bai kanpoan ere. Jakin nahi duzu zergatik? Etorri eta dasta ezazu.