Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

EUSKADI GASTRONOMIKA

Uribe lehen mailako zonalde enogastronomikoa da eta horregatik gaude “Euskadi Gastronomika” klub turistikoaren barnean. Bertan sektore oso ezberdinak biltzen dira: ekoizleak, elikadura industriak, merkataritza, hotelak eta jatetxeak, bidaia espezializatuen agentziak, museoak eta kultura gastronomikoaren zabalkunderako guneak.

Eragile horiek guztiek bikaintasunarekin konpromiso jarraitua erakusten eta egiaztatzen dute maila guztietan. Modurik osoenean zaintzen dute beren produktuen kalitatea eta ematen dituzten zerbitzuen, ekoizpen prozesuen, instalazioen eta abarren egokitasuna.

Bila ezazu “Euskadi Gastronomika”-ren zigilua eta presta zaitez askotarikoa, espezializatua eta kalitate altukoa den eskaintzaz gozatzera; kostatuko zaizu esperientzia horiek ahaztea. Hain zuzen ere, horiek dira gure lurra nazioarte mailan helmuga turistiko enogastronomiko modura posizionatzen dutenak.

On egin!