Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

ERDI AROKO IBILBIDEA

Erdi Aroan izandako gatazkek Bizkaiko landa noblezia behartu zuten beren etxebizitzak gotorleku txiki bihurtzera, etsaien erasoei aurre egitearren. Horrela sortu ziren gotorretxeak eta dorretxeak, Uribeko lurretan oso ugariak direnak.

Erandioko Martiartu dorretxean hasi, Mungiako Torrebillelatik edo Butroe gaztelutik pasa, hain zuzen ere ibilbide honetako bitxietako bat, eraikin horiek beren egitura originalak osorik gordetzen dituztela ikusiko duzu: garita handiak, saieterak, kanoi zuloak...

Ibilbide hau autoz egitea gomendatzen dizugu eta horrela gure eskualdean zehar Erdi Aroko 6 eraikin bisitatu ahal izango dituzu. Interpretazio gune ezberdinek garai hartako pasabide, bitxikeria eta gertakarietara eramango zaituzte: erlijioaren eragina, jantziak, leinuen arteko gerrak, lurraldearen antolakuntza, itsas merkataritza edo Santiagora zihoazen erromesen istorioak.

Bidaia honetan abia zaitez Erdi Aroko lehenaldian barrena eta goza ezazu Uriben ditugun Erdi Aroko dorretxe, jauregi eta eraikin ospetsuenak bisitatuz.

Libro rutas cortas uribe