Garagardoaren kultura eta, zehazki, horren artisau ekoizpena duela zenbait urtetatik hona hazkunde geldiezina izaten ari da nazioartean. Horri esker, edari hau goi gastronomia bezalako puntako sektoreetan sartzen ari da.
Artisau garagardoaren ekoizpenak Uriberen eskaintzan ere aurkitu du bere lekua, eta gero eta zale gehiago izaten ari den esperientzia berdingabea eta originala bihurtu da.
Sortzen ari diren upategien kalitate eta kantitateagatik, eta antolatzen dituzten jardueren ugaritasunagatik, gure eskualdea garagardoaren erreferentzia bihurtu da. Bertan garagardoa ekoizten duten lekuak bisitatu ahal izango dituzu, garagardo esklusiboak dastatu, hainbat ikastaro egin eta baita zeure artisau garagardoa prestatu ere.
Zatoz Uribera eta milaka urte dituen edari honen unibertsoan murgildu zaitez!