Bizkargin jaiotzen den puntutik Plentzian ura Kantauri itsasora isurtzen duen arte Butroeko errekak badu zer eskaini.
GR 280ak ibaiaren arroa ezagutzeko aukera ematen digu, Fruiz eta Plentzia artean eskaintzen dizuegun ibilbide honetan. Bidean Gatikako udalerria zeharkatzen du eta Butroeko gazteluaren ingurune paregabeaz gozatzeko aukera eskaintzen digu. Ez ezazu gaztelu inguruan osteratxo bat egiteko aukera galdu. Gozatu Butroe ibaiko ibilbideaz edota ibai eta inguruko herrietaz gozatzeko eskaintza anitzaz.
Ezagutu gure eskualdea, Butroe gidari. Tradizio handiko eskualdea da gurea. Gozatu bere historiaz, gastronomiaz, eta ondareaz, itsasotik barrualdera, kostaldeko edertasunetik barruko haran eta mendietara.