Badia eder batean kokatuta dago, herriaren alboan. Hondartza lasaia da, eta zerbitzu eta erosotasun guztiak eskura ditu: sorosleak, komunak, dutxak, aldagelak, haurrak jolasteko guneak, iturriak...
Ezin egokiagoa da familientzat eta bainu eder bat hartzeko. Gainera, itsasadarraren ahoan dago eta beraz leku perfektua da piraguan aritzeko.