Gorlizek duen xarmarik handiena itsasoaren ondoan dago. Lau kilometro baino gehiagoko kostaldea du eta Bizkaiko itsasertzeko hondartza eder eta lasaienetako bat. Euskadin kalitate turistikoko Q ziurtagiria jasotzen lehen hondartza izan zen.
Badiak maskor forma dauka, bere ur lasaiak babesten ditu eta horri esker hondartza ezin hobea da bai familientzat eta bai kayakean edo Big Sup batean ibili nahi dutenentzat. Urpekaritza, Flyboarda eta beste kirol batzuk ere egin ditzakezu, edo besterik gabe igerian egin.