Itsaslabar ikaragarri batzuen oinean aurkituko duzu hondartza basati hau, hareazkoa eta harrizkoa, itsasora zabalik.
Bertara joateko harrizko eskailera batzuetan behera jo behar da, baina ariketak mereziko dizu, xarma handiko eta natur balio handiko lekura iritsiko zarelako. Inguru horretako egitura geologiko ezberdinek, batez ere marearteko zabalguneak, denboraren joana erakutsiko dizute. Eta itsasbeherarekin, itsasertzean ageri diren estratuen ondoan ilunabarraren ikuskizuna ikusgarria da benetan. Baina kontuz ibili beharra dago, itsasoa igotzen denean hondartza ia desagertu egiten baita.
Surfistak ibili ohi dira bertan. Udan zerbitzu guztiak ditu eta nudismoa egin daiteke.