Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

BARINATXE SOPELA

Barinatxe edo La Salvaje (Basatia) ere esaten zaio, duna-sistemagatik eta ekosistemagatik. Hondartza zabala da, landaretza hostotsuz estalitako itsaslabar garai baten aurrean dago, eta parapentea egitea oso ohikoa da bertatik.

Hareatza honetan kirol-jarduera ugariz gozatzeko aukera izango duzu, eta horien artean surfa da nagusi olatuen kalitateari esker.

Alboetan gune naturista bat du eta ospetsua da urtero udan egiten den lasterketa nudista ospetsua.

Hondartza honetara egiten dugun bisita amaitzeko, begiratokiraino hurbiltzera animatzen zaitugu, bertan argazkiak atera ahal izango baitituzu Sopelako egurrezko idazkunarekin.


Nola iritsi?

Metroa: 1. linea, Larrabasterra geltokia
Bizkaibus: A2166, A3451, A3531 lineak, Urgitxieta geltokia
Sopelbus: sopela.eus/transporte-publico