Hirigunean bertan egotearen erosotasun eta zerbitzu guztiekin, hondartza polit hau Bizkaiko luzeena da, eta primerakoa da alderik alde zeharkatzeko, bere itsasertzetik paseo atseginak emanez.
Aukera pila bat eskaintzen dituen hareatza bat da, baina surfa da jarduerarik ohikoenetakoa, olatuen ugaritasunagatik eta kalitateagatik. Gainera, kirol honen zaleek ikuspegi aparta daukate, Gaztelugatxeko Biotopoa.
Familientzat, piraguarekin animatzen diren koadrilentzat edo besterik gabe bainu egun atsegin bat pasatzeko leku ezin hobea da.