Armintzako arrantzale auzo tradizionalaren oinean dago hondartza hau, harriz eta hondar ale lodiz osatua.
Itsasgora dagoenean bainurako ingurua oso atsegina izaten da eta itsasertzetik oso gertu egoten da.
Hondartza hau Naturagune Garrantzitsu batean kokatzen da, itsasertzeko eta itsas hondoko landare eta animalien hainbat komunitate adierazgarri daudelako bertan. Era berean, itsasoko hainbat hegaztiren ugaltze toki garrantzitsua da. Hori guztiagatik leku paregabea da urpekaritza egiteko eta hegaztiak behatzeko.
Surfistak ere aurkitu ahal izango ditugu, bere uretan oso olatu bitxiak izaten baitira.
Garraiobideak: