Derioko Lekunbiz auzotik abiatuta, Bizkaiko parke teknologikora iritsiko gara eta bidea jarraituz Berreagako gaineraino. Hortik Fikaraino jaitsiko gara. Hor geldiune bat egin dezakegu eta bere landa erdigune ederra bisitatu. Ondoren bidea hartuko dugu berriz Fruizeraino joateko eta hortik gorantz abiatuko gara Arrietako plazara iritsi arte.