Antzina errege bideek, galtzadek, gurdibideek eta andabideek (hilkutxak garraiatzen ziren bideak) lotzen zituzten lekuak eta pertsonak.
Gaur egun bide horiek aukera ematen digute inguruan bizi diren pertsonekin hitz egiteko eta gure bidean ezkutatzen diren naturaren eta ondarearen altxor txikiak ezagutzeko.
Horixe da GR 280 URIBEren kasua. Ondo seinaleztatutako 137 km, 7 etapatan banatuta. Eskualde honetako 24 udalerriak zeharkatzeko aukera izango duzu eta gure arbasoengandik jaso dugun bide ondare aberatsarekin harremanetan jarri ahal izango zara.
Ibilbide honetan gozatu ahal izango ditugun 7 etapak honakoak dira: