Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

EXPERIENCIAS

Txakolingunea,
Txakolinaren Museoa

Ikus-entzunezko interaktiboen bitartez Bakioko Txakolinguneak txakolinaren, ardo berezi, bakar eta nortasun handiko honen, ezaugarriak eta ekoizte prozesuaren gora-beheren berri jakiteko bidea eskaintzen digu.

Bertan izanda jakingo dugu azken urteotan aurrekoa aldatzeraino txakolinak berak eta upategiek izen duten historiaz eta garapenaz. Beti ere tradizioarekiko loturak askatu barik eta ohiko ekoizpenak hobetzeko aldera, ekinez eta ahaleginez, teknologia berriek eskaintzen dituzten onurak eta abantailak erabiliz lortu ahal izan du goreneko mailetan onarpena eta izen ona ardo honek. Honekin batera ikusiko dugu zelan, txakolin zuria izan arren ezagunena eta ekoitziena, badirela upategiak txakolin gorria edo "ojo de gallo" deritzona edo beltza egiten dutenak. Txakolinon produkzioa txikiagoa izan arren ez dira zuria baino gutxiago, honen antzera nortasun handikoak eta bereziak baino.




Gutxieneko kopurua: 1 pertsona.
Gehienezko kopurua: 25 pertsona.

Lagunekin
Bikotearekn
1 h gutxi gorabehera
Orokorra: 3,50 € pertsonako
Murriztua: 2 € pertsonako
Ikasle taldeak: 1 € pertsonako
Dohainik 12 urte bitartekoak.
Euskara • Gaztelania • Ingelesa
Urte osoan