BAKIO LOKAL SURF CENTER surf denda/eskola bat da.
Gure DENDAN, lur eta ur kiroletarako behar duzun guztia aurkituko duzu. Surf taulak, longboadak, neoprenozko jantziak, bodyboard-ak, skateak eta carver surfskateak, etab.
Zure mailaren arabera aholkatzen zaitugu, bai taula bat erosi nahi baduzu, bai zure ezagutzak zabaldu nahi badituzu.
Preziorik merkeenean eskaintzen dizugu kalitaterik onena.
Gure ESKOLAN, maila, adin eta talde guztietako ikastaroak aurkituko dituzu. Behar guztietara egokitutako ikastaroak eskaintzen dizkizugu, monitore tituludunekin eta zure beharretara hobekien egokitzen diren materialekin. Surf ikastaroak Bakioko hondartzan ematen dira, betiere baldintzek horretarako aukera ematen badute. Bestela, eta ikasleen mailaren arabera, beste hondartza batzuetara joateko aukera dago.
Stand Up Paddle Surf (SUP) erakutsiko dizugu. Surfaren modalitate xumea da, eta abentura, naturarekiko kontaktua, perspektiba aldaketa eta askatasun sentsazioa lehen arraunkadatik hasten dira.
Era guztietako pertsonei zuzendua, kokapen desberdinekin eta maila eta behar guztietarako, adrenalina bila edo familiarekin lasai paseatzera doan abenturazale ausartetik abiatuta.
Materiala orduka edo egunez alokatzeko aukera ere ematen dizugu. Ahaztu zure etxerako garraioa, zatoz, aholkatzen dizugu eta gozatu!
Gutxieneko taldea: pertsona 1.
Gehienezko taldea: 40 pertsona.