Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

EZAGUTU EUSKAL BASERRIA

Bisita ezberdin bat, Landetxo Goikoa (1510) baserriaren ateak zabalduko dizkizuna, Bizkaiko zaharrena eta Euskal Herri osoko zaharrenetako bat.

Baserrian sartuko zara, gure arbasoen etxea, eta ezagutuko duzu nolakoa zen euren egunerokoa, kultura, folklorea, ezezagunari buruzko beren sinesmenak...

Iraupena

Baserriaren bisita gidatua: Ordu bat

Parte hartzaileak

Gehienezko kopurua: 35 pertsona.

Prezioak

9 € pertsonako (20 pertsona baino gutxiagoko taldeak).
7 € pertsonako tailerrarekin (20 pertsona baino gehiagoko taldeak).

Hizkuntzak

Euskara, gaztelania eta ingelesa.

Datak

Urte osoan. Bisita gidatuen ordutegia galdetu.

Informazioa eta erreserbak

Izenaduba Basoa
www.izenaduba.com
olentzero@izenaduba.com 
946 74 00 61