Historiaz betetako esperientzia bizi ezazu, Burdin Hesiaren aztarnak bisitatuz, Gerra Zibilean Bilbo babesteko egin zen defentsa lerroa eta gudarien borroka lekua.
Lubakiak eta bunkerrak ezagutu ondoren, bisitak Oroimenaren Museoan jarraituko du. Bertan garai hartako gauza ugari gordetzen dira: dokumentuak, intsigniak, armak eta abar. Gainera film labur bat proiektatzen da eta hor Burdin Hesia erori aurreko uneak biziberritzen dira.
Bisita gidatua eta museora sarrera 4 h
Gutxieneko kopurua: 8 pertsona.
Gehienezko kopurua: 15 pertsona.
Galdetu
Euskara, gaztelania eta ingelesa.
Aldez aurretik finkatutako egunak. Gomendagarria ekainetik azarora.
Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa
burdinhesia@berango.org
946 68 21 43