Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

BIZKAIKO-FLYSCHEKO-IBILBIDEA

Ibilbide gidatua Arrietarako hondartzatik geologia-gida profesionalez lagunduta. Bidearen hasiera hondartzaren sarrera nagusitik abiatzen da, geldialdi estrategikoak eginez zenbait puntu interesgarritan hondartzaren ekialdeko muturrean amaitu arte.

Bizkaiko Flysch-a hurbiletik aztertzen da Sopela inguruan, zenbait fosil interesgarri behatu eta bereizten ikasiz, eta zenbait esperimentu burutuz. Geologia orokorreko zenbait kontzeptu eta geologoak landan egiten duten lana ikusteko aukera izango dugu, arroketan islatutako historia deskubrituz eta gaur egun ikusten ditugun bezala egotera nola ailegatu ziren ikasiz.

Partehartzaileari lasaitasuna eta ongizatea eskaintzen duen kostaldeko ibilaldi  honetan oharkabean pasatzen diren elementuei erreparatzen ikasi dezakegu.

Honez gain ondarearen kontserbazioari buruz hitz egingo da, hala nola fosilen espoliazioa galarazteari eta giza-inpaktuaren garrantziari buruz. Goza ezazu Bizkaiko Flysch-aren sekretu ezkutuez.

Hau da, dudarik gabe, Uribe kostako bistarik hoberenak disfrutatzeko aukera eskaintzen duen esperientzia.

IRAUPENA

Ibilaldi geologikoa gida aditu baten eskutik2 ordu inguru

NORI ZUZENDUA

Gutxieneko taldea: pertsona 1

PREZIOAK

4 pertsonara arteko taldeak: 50 € talde osoa
5-8 pertsona: 10€ / pertsona
9-15 pertsona: 8€ / pertsona
16-20 pertsona: 5 € / pertsona

HIZKUNTZAK

Gaztelera, euskera eta ingelesa.

DATAK

Udaberria, uda eta udazkena; komenigarria da eguraldi ona eta itsasbehera egotea.