Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

IZARZA PINTXOZ-PINTXO

Gastronomiaren zale porrokatu horietakoa bazara edo besterik gabe hastapenak egin eta denbora entretenigarria pasa nahi baduzu, apunta zaitez tailer honetan eta prestatzen ikasiko duzu gure taberna eta jatetxeetako barretako izarra: pintxoa.

Osagai egokiak aukeratzen, zaporeak nahasten, aurkezpena zaintzen eta beste hainbat gauza ikasiko duzu. Eta azkenean zure sorkuntzak gainerako parte hartzaileekin partekatuko dituzu.

Iraupena

Profesional batek emandako tailer gastronomikoa: 1 h 30 min

Parte hartzaileak

Gutxieneko kopurua: 10 pertsona.
Gehienezko kopurua: 60 pertsona.

Prezioak

35 € pertsonako

Hizkuntzak

Euskara, gaztelania eta ingelesa.

Datak

Urte osoan abuztuan salbu. Gomendagarria udaberrian eta udan (eguraldi ona eginez gero, pintxoak kanpoko terrazan dastatzen dira).

Informazioa eta erreserbak

Restaurante IZARZA Jatetxea
www.izarza.com
fran@izarza.com
944 53 82 73