Esperientzia paregabea eta esklusiboa bizi ezazu Plentziako Badian eta etor zaitez munduko lehen urpeko-arrezifeko upategi artifiziala ezagutzera: Crusoe Treasure Upategia.
Upategiaren bitxikeria guztiak ezagut itzazu eta igo zaitez ardoa ateratzeko erabiltzen den itsasontzian: “Crusoe Treasure”. Elkarrekin itsasaldi berezia egingo dugu urpeko upategira. Eguraldia egokia bada, ontzigainean bertan dastaketa egingo dugu. Itsas hondoan gordetako gure ardoaren berezitasunak dastatu ahal izango dituzu, hori guztia arretaz hautatutako pintxoez lagunduta, gure miniaturazko gastronomiaren bitxiak.
Parte hartzaileen harrera.
Upategiaren aurkezpena argazki eta bideoekin.
Itsasontziz ibilaldia upategiraino.
Bi ardoren dastaketa eta maridajea. 3 h
Gutxieneko kopurua: 4 pertsona
Pertsonako 92 €-tik aurrera.
Euskara, gaztelania, katalana eta ingelesa.
Urte osoan. Asteburuetan eta aurrez finkatutako egunetan. Gomendagarria maiatzetik urrira.
Bodega Crusoe Treasure
www.underwaterwine.com/es/visitas
visit@crusoetreasure.com
944 01 50 40