Oso jarduera berezian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zure gisara, Bilboko Hilerrian biltzen diren elementu historiko-artistikoak ezagutu ahal izango dituzu.
Guztira 40 interesgune dira eta horien artean familia eta pertsonaia ezagunen kapera eta panteoiak aurkituko dituzu, esate baterako, Indalecio Prietorena edo Casilda Iturrizar andrearena, edo fusilamenduen horma eta Zabalguneko Zirkuko umeen monumentua bezalako bitxikeriak.
Eskuorria eta audiogida 1 h
Gehienezko kopurua: 19 pertsona.
Doakoa.
Euskara, gaztelania eta ingelesa.
Urte osoan (eguraldiaren baitan).
Egunero: Neguan: 8:00etatik 18:00etara.
Udan: 8:00etatik 20:00etara.
Bilbao Turismo & Convetion Bureau
www.bilbao.eus (descargas en sección de servicios funerarios)
informacion@bilbaoturismo.bilbao.net
944 79 57 60