Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

ANGULA ARRANTZALEEN IBILBIDEA (BIG SUP EDO KANOA)

Arbinako urtegitik, Kantauri Itsasotik iristen diren mareen puntu gorenetik, abiatuko duzu abentura hau. Butroeko itsasadarra Big Sup edo kanoan egin ahal izango duzu, hain zuzen ere, Bizkaian angularen arrantzan garrantzi berezia duen zonaldea.

Ibilaldian zehar angula arrantzaleen postu guztiak ikusi ahal izango dituzu. Eta natura artean zabaltzen doan paisaia zoragarriaz gozatu ahal izango duzu, Plentzia, Gorliz eta Barrikako herriak elkartzen dituen badiara iritsi arte. Bertako taberna eta jatetxeetan zure ahaleginagatik merezi duzun saria aurkituko duzu.

Iraupena

Ibilaldia begirale eta gidari espezializatuarekin 3 h 30 min gutxi gorabehera

Parte hartzaileak

14 urtetik gora (14 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan daitezke).
Gehienezko kopurua: 30 pertsona.
Gutxieneko taldea: 6 pertsona.

Prezioak

KANOA
Helduak: 6-14 pertsona: 33 € | 15-30 pertsona: 31 € 
Adingabeak: 24 €

BIG Sup
Helduak: 34 €
Adingabeak: 26 €

Hizkuntzak

Euskara, gaztelania eta ingelesa.

Datak

Martxotik urrira egunero.

Informazioa eta erreserbak

Taupada Abentura
www.taupadabentura.com
taupadabentura@gmail.com
747 43 67 98