Uribe lehen mailako zonalde enogastronomikoa da eta horregatik gaude “Euskadi Gastronomika” klub turistikoaren barnean. Bertan sektore oso ezberdinak biltzen dira: ekoizleak, elikadura industriak, merkataritza, hotelak eta jatetxeak, bidaia espezializatuen agentziak, museoak eta kultura gastronomikoaren zabalkunderako guneak.
Bila ezazu “Euskadi Gastronomika”-ren zigilua eta presta zaitez askotarikoa, espezializatua eta kalitate altukoa den eskaintzaz gozatzera; kostatuko zaizu esperientzia horiek ahaztea. Hain zuzen ere, horiek dira gure lurra nazioarte mailan helmuga turistiko enogastronomiko modura posizionatzen dutenak.