Kultura eta tradizio gunea da Uribe, interes handiko benetako erlikiak gordetzen dituena, historiaurreko garaitik gaur egunera arte. Baina bere kultur ondare aberatsa hilarrietatik, Erdi Aroko dorreetatik edo erromanikoko baseliza ederretatik harago doa. Bere feria eta jaietan, jendearengan, baserrietan, errota eta burdinoletan eta beste hainbat gauzatan ere aurkituko duzu, museoak eta interpretazio zentroak ahaztu gabe.
Gertura zaitez Uribera eta lur hau ezagutuko duzu. Batzuetan Erdi Aroko garai indartsua biziko duzu, beste batzuetan lubaki baten barruan aurkituko zara, edo herri kiroleko erakustaldi batean, edo talo goxo bat egiteko arto irina oratzen.