Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

ZAMUDIO

ONDARE KULTURALA

  • Zamudioko dorrea: Erdi Aroko dorretxe adierazgarrienetako bat (XV. mendearen amaiera), leinu aurkarien arteko borrokei aurre egiteko eraikia. Bere antzinako izaera militarra horma sendoetan antzematen da garbi, hiru metro inguruko lodierakoak eta ia leihorik gabekoak. Gaur egun Kultur Etxea da.
  • Arteagako errota: herri estilokoa, martxan iraun du orain dela urte batzuk arte. Gaur egun hotel eta jatetxe gisa zaharberritu da, eta sarrerako arkua eta instalazio batzuk mantendu ditu. Inguruetan aspaldiko karobia dago.
  • San Martin eliza: bere jatorrizko eraikuntza euskal gotiko garaikoa da, XVI. mendearen erdialdekoa. XVIII. mendearen azken herenean eraldaketa barroko batzuk egin zizkioten. Azkenik, XIX. mendean elizaren burualdean dorre neoklasikoa eraiki zuten. Zurezko egituradun portiko zabalean, 1775ean eraikia eta ekialde eta hegoaldeko fatxadetan dagoena, Elizatearen antzinako Mahaia dago. Bertan aurkezten ziren udal gobernuko kontuak eta enkantean ateratzen ziren kontratu publikoak.
  • Interes handiko baserriak: XVI. mendeko Aguatxobekoa, Abona eta Kadaltso, Karlos V.ak emandako ikur heraldikoarekin.
  • Udaletxea, XVIII. mendekoa.
  • Dañoko San Migel, San Bartolome eta San Mames, eta San Antolin baseliza barrokoak, XVI. mendekoak, eta Santo Tomas, herri estilokoa.
  • OXINAGA BIDEA (PR BI – 250). Bidea konponduta eta seinaleztatuta dago, eta oso leku ederrak zeharkatzen ditu, besteak beste, Arikondo zubia (XVII.-XVIII. m.) Lezamako mugan, Larragoitiko jauregi barrokoa (XVIII. m.) eta zonaldean bizirik irauten duen harizti bakarrenetako bat.