Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

URDULIZ

ONDARE KULTURALA

  • Andra Mari eliza: parrokia errenazentista, XVI. mendean eraikia eta XVIII. mendean berreraikia, aurrekoaren hormak erabiliz, harlanduzko harri ederrekoak. Puntu erdiko arkuetako bi sarbideak jatorrizko elizarenak dira.
  • Torre Barri jauregia: jauregi itxurako eraikina, XVII. mendean eraikia erabilera militarreko dorre-gotorleku baten gainean. Interes handiko elementu batzuk gordetzen ditu: erlaitza, mandioa, balkoiaren burdineria, leihoak eta Butroeko Etxebarriatarren armarria, besteak beste.
  • Santa Marina baseliza. Gotikoa (XV. m.), planta irregularreko habearte bakarrekoa, kokatzen den harkaitza horma gisa erabiltzen duena, hura moztuta eta landuta. Uztailaren 20an baselizaren inguruan erromeria alaia ospatzen da, eta bertan elkartzen dira Urduliz eta Sopelako bizilagunak.