Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

SOPELA

ONDARE KULTURALA

  • Mugarrikolandako trikuharrien estazioak zazpi monumentu megalitiko ditu, 1964tik 1981era bitartean egindako kanpaina ezberdinetan aurkitutakoak. Behar bezala mugatuta eta seinaleztatuta daude.
  • Kepa Deunaren eliza-parrokia, bertara lekualdatuta bere jatorrizko kokalekutik XIV. mendean. Egungo eraikina 1520. urtearen aldera datatu zuten, ondoren, XVIII. eta XIX. mendeetan eraldaketak egin zituzten eta egungo dorre barrokoa eraiki zuten, Sopelako Dorre ospetsuaren oinarriaren gainean.
  • Ander Deunaren baseliza: baseliza gotikoa. Arku itxurako sarrera XVI. mendekoa da. Harrizko gurutze batez errematatutako kanpai-horma barrokoa, aldiz, XVIII. mendean egindako eraldaketatik dator, eta bobeda ederra ere garai beretsukoa da. Historikoki San Andres arrantzaleen eta itsasoko jendearen otoi eta eskaerak egiteko lekua izan da. Lotura hori elizaren barruko itsas giroan islatzen da, zintzilik dauden txalupez eta beirate alaiez apainduta. Ander Deunaren jaiaren egunean Kepa Deunaren parrokiatik baselizaraino prozesioan joateko antzinako ohituraren oroimenez, azaroaren 30ean festa eta erromeria tradizionalak ospatzen dira baselizan.
  • Santa Marina baseliza.
  • Karmengo kapera.