Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

PLENTZIA

ONDARE KULTURALA

    • Plentziako Alde Zaharra. Leku historikoen xarma gordetzen du, bere eraikinekin, arrantzaleen etxe zaharrekin eta XIX. mendean burgesiak eraikitako jauregitxoekin. Multzoak bere Erdi Aroko egitura zaharra ere gorde du, hau da, hiru kale paralelo (Barrenkale, Artekale eta Goienkale), kantoiez moztuta eta buruetan plaza lauak, eraikin nabarmenen kokalekua: Santa Maria Madalena eliza, Butroetarren dorre zaharra eta Santiago arkua, harresitik geratzen den aztarna bakarra.
    • Santa Maria Madalena eliza (XV. m.) eta dorre-ataria. Historian zehar kanpandegi, zaintza talaia eta itsasadarren eta portuaren gaineko itsasargi funtzioak bete ditu batera. Barruan nabarmentzekoak dira alabastrozko bost paneleko multzo seriea Pasioaren Pliptikoa irudikatzen dutenak. 1440. eta 1480. urteen artean datatu dituzte, Nottingham tailerretatik datoz, eta estatuan ondoen kontserbatuta dagoen multzoetako bat osatzen dute.
    • Torrebarri: izaera militarreko dorretxea, Butroe jauntxoena. 1603an berritu zuten, eta orduan jarri zuten fatxadan armarria. Bertan irakur dezakegu euskaraz gordetzen den inskripzio epigrafiko zaharrenetako bat: "Música Areriocaz Agica/Butroe celangoada Oroç/Daquie Garaia Na Go/ Eria Gordeago". Ondoko hau esan nahi du: “Muxika hozkadaka etsaiekin / Butroe nolakoa den denek dakite / garailea naiz / zaude adi Herria”.
    • Kristo Santuaren baseliza: bere jatorrian kurtzeperio zahar bat izan zen, Hiribilduaren sarbide nagusietako batean kokatuta.
    • Udaletxe zaharra (1562, XVI. m.): “Torreon" izenez ezagutzen den eraikina udalerriko elementu zaharrenetako eta nabarmenetako bat da. Bereziki aipagarria da bere harlanduzko egitura bikaina eta bere sarbidea puntu erdiko arkuan, burdin hesidun balkoi baten gainean dagoena, gaur egun Plentziako Itsas Museoa: www.museoplentzia.org
    • Goñi Portal: Plentziako gaur egungo Kultur Etxea. Baserri ederra, herri arkitektura ezaugarritzen duten elementuak kontserbatzen dituena.
    • Gazteluondoko Mareen Errotaren antzinako kokalekua oroitzeko egindako instalazioa. 1506tik jasota daude haren lekukotza idatziak.