Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

MUNGIA

ONDARE KULTURALA

  • Hiribilduko parrokia den Kepa Deuna elizaren antzinako eraikin erromanikoa.
  • Zumetzagako San Migel baseliza. Ia aldatu gabe mantendu du bere jatorrizko solairua XII. mendetik, eta ondare bizkaitarraren harribitxi nagusietako bat da.
  • Andra Mari parrokia, segur aski hiribildua sortu baino lehenagokoa. Gaur egun plaza publiko bilakatu da, bere fatxada barrokoa mantendu da eta baita hormen abiaburuak ere.
  • Larrauriko Andra Mariren (XVI. m.) eta Laukarizko Santiagoren tenpluak (XVII. m.), horiek ere Erdi Aroko jatorrikoak.
  • Torrebillela jauregia, Erdi Aroko jatorria duen antzinako dorretxea. Itxura neogotikoa du gaur egun.
  • Eraikin interesgarriak, besteak beste, Gamiz Bidea 1 (neoklasikoa), Agirre jauregia (XVIII. m., estilo eklektikoa) eta Udalaren eraikina (1927, neokantabriarra).
  • Alkartasunaren iturria (XIX. m.).
  • Lauaxetaren omenezko estatua.
  • Landetxo Goikoa baserria, XVI. mendearen hasieran eraikitakoa. Euskal Herriko baserririk zaharretakotzat hartzen da, eta Kultur Ondare izendatuta dago, monumentu kategorian. Gaur egun Euskal Mitologiaren Interpretazio Zentroa da (www.izenaduba.com).
  • Landa inguruetan udalerriko elementu nabarmenetako batzuk daude, besteak beste, Emerandoko Santa Helena baselizaren kristo aurreko hilarria, Larrauriko bainuetxe zaharraren eraikina eta etxeen multzoa, Zumetzagako San Migel baseliza erromanikoa, Atelako Anton Deunaren leiho mozarabiarra eta Billelako zubi erromanikoa.