Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

MEÑAKA

ONDARE KULTURALA

  • XVI. eta XIX. mendeen artean estilo ezberdinetan eraikitako baserri multzoa: zurezko armazoiarekin (Domike), arku zuzeneko ataripearekin (Mantzorri, Txarbadi, Bidezubieta, Otunatxu) eta arkuko ataripearekin (Etxebarri). Batzuetan arkitektura eta apaingarri bitxi txikiak kontserbatzen dira, besteak beste, Otunatxuko ur bedeinkatuaren ontzi gurutzeduna eta Jauregikoerrotako (Sikune) ataripearen hilobi lauza ederrak.
  • Otuna jauregia, herrialdeko landa jauregi onenetakotzat hartua.
  • Andra Mari eliza: eskualdeko interesgarrienetako bat, fabrikazio errenazentista zainduagatik (XVII. m.) eta bere alboko portadaren arku apaldu ederrarengatik.
  • Goikoabadena eta Bekoabadena apaizetxeak.
  • Emeraldoko Santa Helena – Santela: nabarmentzekoa da aldare funtzioa betetzen duen disko formako hilarri garrantzitsua.
  • Meñakabarrenako Andra Mari baseliza.
  • Mesterikako San Lorentzo - San Lontzo edo Santillandi.
  • Otuna jauregia: 1626an eraikitako egoitza bikaina, estilo aristokratiko garbikoa, hiri giroetarako egokiagoa landa guneetarako baino. Bere dimentsioengatik eta erabilitako materialengatik Bizkaiko landa jauregi onenetakoa da.
  • Meñakako kristo aurreko hilarrien multzoa, Bizkaiko interesgarrienetako bat. Izan ere, Meñaka da tradizio indoeuroparreko aztarna eta pieza gehien aurkitu diren udalerria. Hilarri zirkular handi batzuk dira, motibo astralak eta kruziformeak uztartzen dituztenak, I. m. K.a. - I. m. K.o. bitartekoak. Garai hartan Bizkaiko erdiko eremua okupatzen zuen bertako biztanleriak utzitako aztarna bakarra da. Gaur egun, oraindik ere, ez dakigu ia ezer giza talde horri buruz. San Lorentzokoak eta Meñakabarrenako Andra Mari baselizakoak dira nabarmentzekoak.
  • Mesterikako Dama. Hondar harriz egindako bustoa, ia modelatu gabeko fakzioekin. Gaur egun Bilboko Arkeologia eta Etnografia Museoko harribitxietako bat da. Bizkaiko arkeologian ale erabat bitxia.