Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

MARURI-JATABE

ONDARE KULTURALA

    • Garaizar Landetxeko errota zaharra, gaur egun zaharberritua eta bisitatzeko moduan dagoena.
    • Udalerriko baserriak, gehienak bizkaitar motakoak, bi isurkiko teilatuekin eta balkoi zabalekin. Askok gorde dituzte mahats parrak bere fatxadetan, edo mahastietarako kono-enbor formako poste zaharrak. Izan ere, mahatsak eta txakolina egiteak zonaldean tradizio handia dute. Zubiaurre baserrian eskualdeko azken errementarietako batek lan egiten du oraindik. Hemen, beste animalia batzuen artean, idi probetako idiak ferratzen dituzte.
    • San Lorentzo Martiriaren eliza-parrokia. Atzeko sarreran kapitel erromaniko bat ikus daiteke, XII. mendekoa, desagertutako Santa Kruz baselizatik datorrena, ur bedeinkatuaren ontzi gisa berrerabilia. Hostoz, bolaz eta antzinako aurpegiz apainduta dago. Bere ondoan dago Maruri-Jatabe Elizatearen antzinako Mahaia. Bertan udal gobernuko kontuak aurkezten ziren eta kontratu publikoak enkantean ateratzen ziren.