Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

LOIU

ONDARE KULTURALA

      • Kepa Deunaren eliza: XVI. mendeko eraikin gotikoa, Erdi Aroko jatorriko aurreko eraikin baten oinordekoa (XII. m.). Elementu nabarmenena kalitate artistiko handiko gotiko berantiarreko portada da.
      • Apaizetxe Bikiak (1801), Bizkaiko parrokia-etxe multzoaren adibide interesgarrienetako bat.
      • Bengoetxe baserria, XVI. mendearen bigarren laurdenean eraikitakoa eta jatetxe modura berreskuratua.
      • Larraburu jauregia. Jatorrian jauregia maiorazko baten egoitza izango zen, inguruko baserrien gainean botere ekonomiko handia zuena.
      • Arbilduako Mikel Deunaren baseliza (Lauroeta). Uribeko Bikariotzaren Batzar Nagusiak egiten ziren bertan.