Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

LEZAMA

ONDARE KULTURALA

      • Aretxalde multzoa: tradiziozko Elizate gune baten adibide ederra osatzen du. Multzoa parrokiak, hilerriak, hainbat leinu etxek eta baserri tipiko eder batzuek osatzen dute.
      • Andra Mariren eliza XVI. mendeko jatorrizko eraikin gotikoaren gainean egindako zenbait eraldaketaren ondorioa da. Kupula barroko polikromatu ikusgarriak estaltzen du bere kapera nagusia. Elizatik gertu motibo astralez apaindutako hilarri bat aurkitu zuten (K.a. I. m.).
      • Kristo Santuaren Kurtzeperioa (XVII. m.), Txorierriko baseliza nabarmenentzat hartzen dena bere edertasunagatik. Haren ondoan gurutze bidea, Aste Santuko antzinako prozesioekin lotuta.
      • Antolin Deunaren baseliza, gotiko herrikoiaren estilokoa. Portada eder bat dauka, motibo zirkularrez eta erronbo itxurakoez apainduta xake itxurako friso baten pean.
      • Lezamako dorrea. Eraikin lirain eta hermetikoa, hiru altueratan banatuta. Bere giltzarrian Lezamako armarria erakusten du.
      • Errota hidraulikoak eta baserri multzo ederra, gehienak XVI. eta XVIII. mendeen artean eraikiak.