Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

LARRABETZU

ONDARE KULTURALA

    • Jasokunde Andra Mariaren eliza. Ventura Rodriguez arkitektoak berreraikitako eliza, 1977. eta 1784. urteen artean, XV. mendeko aurreko eliza ordezkatuz. Barruan kalitate handiko koadroa gordetzen da, “Santa Luziaren martirioa” (1784), Luis Paret y Alcazar pintorearena, XVIII. mendeko pintore espainol onenetako bat.
    • Anguleri jauregia (1629). Eskualdeko egoitza arkitekturaren barruan eraikin aipagarria da, landa ereduaren eta jauregi egoitzen eraginen nahasketagatik.
    • Ikaza jauregia: azalera osoan rococo estiloko bigarren solairuko horma irudiak nabarmentzekoak dira. Landa eta ehiza eszenak irudikatzen dituzte.
    • Goikolexea multzoa. Bertako arkitektura multzo garrantzitsua nabarmendu behar da: eliza, Elizatearen mahaia, hilerria, apaizetxea, jauregia, tabernak, baserriak, gurutzea eta eskolak.
    • San Emeterio eta San Zeledonio Zin egite eliza. Historikoki Donejakue Bidearekin lotuta, Zin-egite Bidearen ezinbesteko geldialdietako bat ere bazen. Izan ere, Bizkaiko Jaunak zin egiten zuen bigarren lekua zen. Garai erromanikoan eraiki zutela uste da, atariaren lurrean aurkitu diren XII. mendeko hilarri batzuek adierazten duten bezala. Gaur egungo eliza gotikoa da, 1500. urtearen inguruan eraikia. Erretaula hispaniar-flamendar estilokoa da (XVI. m.), filigrana eskultoriko obra ezin ederragoa eta Bizkaiko monumentu izaera handienetako bat. Bestalde, gotiko berantiarreko horma irudiak ere nabarmentzekoak dira. Bizkaian agertu ziren lehenengoak dira.
    • Interes handiko beste ondare elementu batzuk: Apaizetxea, estilo neoklasikoan egindako herri eraikina, Iruretagoiena jauregia, garai beretsukoa eta 1574ko Gurutze manierista bikaina.
    • Oloste jauregia zutabe jonikoz eutsitako harrizko eskailerarengatik nabarmentzen da, eta batez ere, fatxada apaintzen duten erliebezko erretratuen sekuentzia bitxiagatik. Erretratuek, hurrenez hurren, ondokoak erakusten dituzte: dama bat, juglare bat, emakume nagusi bat, gizon bizarduna sorbaldan arkabuz bat duela eta zaldun bat Felipe III.-aren garaietan (1598-1621) erabiltzen zen ohiko kapela kortesanoz jantzita. Bizkaiko beste inongo etxetan ezin da aurkitu bere jabeen erretratu sorta horren interesgarririk.