Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

GATIKA

ONDARE KULTURALA

  • Gatikako Andra Mari eliza (XVI. m.). Bere atari zabalean Elizatearen Mahaia kontserbatzen da, Gatikako bizilagunak mendeetan zehar bildu dituena denen intereseko gaiak aztertzeko.
  • Herriko gune txikia osatzen duten elementuak: udaletxea, frontoia, eskolak eta hilerria, bere sarrera zutabe exotikoarekin eta iturri-aska bitxiarekin.
  • Butroe gaztelua. Antzinako Butroetarren dorre-gotorlekua, Bizkaiko leinu garrantzitsuenetako bat eta oinaztarren bandoko burua, Erdi Arotik dago Butroeren meandro estrategiko baten ondoan. Jatorrian dorrea lauki bat izan zen, harresi batez inguratua, izkinetako kuboekin. Eraikinak zaharberritze handia izan zuen 1879an. Garai hartako jabeak, Torrecilla Markesak, Cubas Markesa arkitektoari enkargatu zion egungo gaztelu ederra diseinatzea. Berak altxatu zuen estilo eklektikodun eraikin berria ia osorik, hainbat hizkuntzatan inspiratua: neogotikoa, neoarabiarra eta erromanikoa. Emaitza lau dorreko gaztelu bat da, zazpi solairukoa eta amandreen ipuin batetik ateratako itxura ematen dioten apaingarri anitzekoa. Gaztelua inguratzen parkea balio bereziko lekua da bertan aurki daitekeen espezie kopuru handiagatik, bai exotikoak eta bai bertakoak.