Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

FRUIZ

ONDARE KULTURALA

    • Fruizeko Salbatore eliza: Uribeko ondarearen elementu bikaina. Izan ere, gure lurraldean geratzen diren erromanikoaren arrasto urrietako bat gordetzen baitu, eta era berean Bizkaia osoko fatxada interesgarrienetakoa da estilo horretan.

      Jatorrizko eraikina XIII. mendearen hasierakoa da. Dena den, gaur egungo eliza XVI. eta XVIII. mendeen artean egindako berreraikuntzen ondorioa da.

      Salbatore elizako portada erromaniko ederrak (XII-XIII. m.) Bizkaiko zutabe eta kapitel interesgarrienetako batzuk ditu.
    • Elizaren aurrean Kristo Santuaren Kurtzeperioa dago (1560). Lur eman aurreko egunetan gorpuen beilatoki izatea zen bere funtzioa. Gaur egun oraindik erabiltzen da hilerriko sarrera eta elizatxo gisa.