Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

BERANGO

ONDARE KULTURALA

  • Kurtzioko historiaurreko aztarnategia. Bertan silexezko tresna ugari aurkitu dira.
  • Mugarrikolanda, hilobi monumentu megalitikoen multzoa (bost tumulu eta trikuharri bat). Sopela eta Berango udalerrien artean seinaleztatutako ibilbidean zehar ezagutzeko aukera izango dugu.
  • Otxandategi dorrea (XIII. m.), bere jatorrian Butroe Etxearekin lotuta.
  • Basagoiti dorrea (XV. m.).
  • Agirre jauregia, Berango-Uriarte dorrearen aztarnak biltzen dituena. Manuel Maria Smithek 1921ean egindako proiektua, euskal estiloko eraikina da, bere fatxadan nobletutako arkudun baserri bat erreproduzitzen duena. Dorrearen hormak eta bere elementuetako batzuk zerbitzu pabiloi independentea egiteko berrerabili ziren.
  • Nabarmentzekoak diren beste egoitza batzuk ondoko hauek dira: Ikaza jauregia, mendi estilokoa, lorategi ederrak dituena, eta Sasiarte etxea, euskal estilokoa.
  • Guzmango Santo Domingo eliza (XVIII. m.). Barrualdean nabarmentzekoa da Otxandategi anaien omenezko marmolezko mausoleoa. Bere identitate ikur nagusia bere dorrea da, gurutzea eusteko linterna zorrotzarekin.
  • Santa Ana baseliza, eraikin barrokoa, 1627an eraikitako eraikin bat ordezkatu duena. Uztailaren 26an ospatzen da bere eguna, meza eta herri erromeria alai batekin.
  • Hilerria (1949), estilo neoklasizanteko adibide nabarmena. Bere fatxada ikusgarriak antzinate greko-latindarra gogorarazten digu.
  • Egungo elizaren dorrea, Udaletxea eta eskola zaharrak biltzen dituen eraikina (1886), neoklasikoaren ondoko itxurakoa, Simon de Otxandategi arkitektoaren dohaintzen fruitua.
  • Otxandategiri monumentua (1911), Jose M. Basterrarena.
  • XVI. m.-ko baserriak: Arrizubiaga, Sustatxa, Lukategitxu, Lotxarine eta Madariaga. XVII. eta XVIII. mendeetako baserriak: Intxaurraga, Urtxubi, Landeiaurre, Olagorta, Iturriaga eta Berangotxu. Horietako batzuek elementu apaingarri ederrak gordetzen dituzte, besteak beste, Arrate Bekoan zurezko tailak, Etxebarrin zutabeak eta Landeidasen 1690eko armarria.
  • Irin errotak: Kukullaga Goikoa, Itxe, Errotatxu, Goiko Errota eta Poze, XIV. mendean ezagutzen zena.