Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

BARRIKA

ONDARE KULTURALA

  • Elexalde gunea: udaletxea, parrokia eta frontoia.
  • Andra Mari eliza (XI. m.), kontserbatzen diren aztarna zaharrenak XII. mendearen amaierakoak dira. Antzinako eliza erromanikoak zaharberritze asko izan ditu, eta jatorrizko elizatik bizkaitar erromaniko estiloko leiho bat baino ez da geratzen absidean. Portada nagusia gotikoa da, XVI. mendekoa, eta elizaren gorputz nagusia barrokoa, XVIII. mendearen hasierakoa.
  • Elorduy Fundazioa (1914). Concepcion Elorduy andrearen dohaintza. Bere ondasunak Barrikan ospitale bat eraikitzeko eman zituen, gaur egun Adinekoen Egoitza dena. Proiektua J. Agirre arkitektoaren obra izan zen, bainuetxe tipologiaren arabera egindakoa, eta Frantziako Kosta Urdinaren irudiak gogora ekartzen dizkiguna. Kanpoaldea eklektikoa da, erreferentzia historizistak dituena.
  • Herriko hilerrian marmolezko “Karitatea” eskultura dago. Bi figura samindu dira, Higinio Basterraren obra (1876-1957), euskal eskultore ospetsua, Rodinen jarraitzailea.