Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

BAKIO

ONDARE KULTURALA

  • Andra Mari parrokia gotikoa (XVI. m.), Elizatearen jatorrizko gunean, Basigo auzoan.
  • San Martin, Santa Ursula, San Kristobal eta Santa Katalina baselizak, herri estiloaren xarmarekin eraikita.
  • San Pelaio eliza, XII. mendekoa, estilo erromaniko garbia, mendeetan zehar ia guztiz bere horretan mantendu dena. Bizkaia osoan erromaniko estiloan gordetzen den dorre bakarra.
  • Elexpuru eta Ormaza jauregiak, garai barrokokoak. XX. mendearen hasieran Bakion forma arkitektoniko berriak agertu ziren.
  • Estilo oso ezberdineko egoitza etxetzarrak: Feliena eta Quintatorre (1896), Itxas-Ondo jauregia (1930). Rosario Enea, Loraldia eta Isabela. Aristondo eta Aretaetxekosolo (60. hamarkada).
  • Garai eta eraikuntza estilo ezberdinetako baserriak: arku zuzeneko ataripearekin (Gorrondona, Artetxe), arku erako ataripea (Bidetxe) eta egitura kubikokoa, jauregi estilokoa, Gabantxokoa bezalakoa.
  • Bisita daitezkeen upategiak, Bizkaiko Txakolineko Jatorrizko Izendapenekoak (Basarte, Zabala eta Doniene-Gorrondona).
  • Errotak eta burdinolak: Zintziri Errota jatetxean jatorrizko errota bisita daiteke. Instalazioa berreskuratu da eta funtzionamenduan dago, nekazaritza lanabes eta tresnekin batera. Doniene Gorrondona upategiak bilduma etnografiko bat ere badu, udalerriko txakolin tradizioari buruzkoa bereziki. Eneperi jatetxeak museo etnografiko txiki bat ere badu barrualdean. Bakion Txakolingunea ere badago, Txakolinaren Interpretazio Zentroa.