Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

ARRIETA

ONDARE KULTURALA

  • XVI.etik XIX. mendera bitarteko baserri multzoa.
  • Olatxuko errota.
  • Oso antzinako hilarria, kristo aurrekoa (K.a. I. m.), Jainko elizan.
  • Libao plaza, landa gunea: udaletxea, parrokia, kurtzeperioa, frontoia eta probalekua.
  • Martin Deunaren parrokia eta dorrea. Estilo gotiko-errenazentistako jatorrizko tenplukoak ziren leihoak eta garaipen arku itxura duen portalea, XV. mendeko gotikokoa.
  • Aita Patxiren omenezko monumentua (Victoriano Gondra 1910-1970). Gudarien batailoi bateko kapilaua izan zen, Cardeñako San Pedro kontzentrazio esparruan preso egindakoa. Bertan zegoela, behin baino gehiagotan eskaini zuen bere burua fusilatzera zigortutako beste preso batzuk ordezkatzeko.
  • Kristo Santua edo Kurtzeperioa (1747), Gerekako San Kristobal eta Landagureneko San Luis baselizak. Azken horrek Bizkaiko kanpai zaharrenetako bat dauka.
  • San Martin jaiak (azaroaren 11). Arrietako probalekuan idi-proba ezagunak egiten dira, eta bertan aukera izango dugu Arrietako odoloste ospetsuak dastatzeko.
  • Jainko:
    • Andra Mari eliza, jatorria Erdi Aroan duen tenplua. Barruan Uribeko ezkutuko harribitxietako bat aurkituko dugu: taila erromaniko polikromatu ederra. Erdi Aroko Andra Mariren eredua jarraitzen du, tronu batean eserita, unibertsoaren bola eskuineko besoan, eta ezkerrekoan haurra bedeinkatzeko jarreran.
    • Probalekua. Idi-probak lurrezko zoruan ikusteko aukera eskaintzen duen leku bakarrenetako bat, lehengo ohituren modura, Andra Mari jaietan (irailaren 8an).