Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

BURDIN HESIA

Uriben zehar paseatzean, ez harritu bunker bat, lubaki bat edo metrailadore habi bat aurkitzen badituzu. “Burdin Hesia” izenaz ezaguna den defentsa lerroaren aztarnak dira, Lehenengo Eusko Jaurlaritzak eraikia Bilbo babesteko asmoz.

Sare militar honetako bitxikeriez interesatuta, jende ugari etortzen da oraindik gordetzen den gerra paisaia ikustera, eta ez dira falta desertzioen eta espien istorioak.

Ibilbide berezi honetan modu errazean ibil zaitezen, argibide taulak aurkituko dituzu ondoko udalerrietan zehar: Barrika, Berango, Sopela, Urduliz, Laukiz, Gatika, Loiu, Mungia, Derio, Zamudio, Gamiz-Fika, Lezama eta Larrabetzu.

Horiez gain, gerraren beste aztarna batzuk ikusi ahal izango dituzu Gorlizen, Maruri-Jataben eta Berangon dagoen Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoan. Azken horretan argibide taula grafikoak eta objektuen eta agirien erakusketa bat aurkituko dituzu, Euskal Herrian gai honi buruz dagoen bilduma garrantzitsuenetako bat, hain zuzen ere.


                                                            

AUDIOGIDA