%100 landa girokoa zen herri batetik dator egungo Loiu, Txorierri Haranean kokatuta eta batez ere ezaguna Bizkaiko aireportu bakarra bertan dagoelako. Azken urteetan zonaldean garatu den industrializazio prozesua dinamizatzen nabarmen lagundu duen faktorea izan da.
Baina Loiu aireportutik gertu dagoen herri bat baino askoz gehiago da. Historiari, kulturari, aisialdiari eta bisitarien gozamenari ateak irekitzen dizkion udalerria da.
Elizak, baselizak, errotak, jauregiak, landa etxeak eta euskal gastronomia tipikoa dira elizate bizkaitar hau bisitatzeko arrazoi nagusiak.