Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

GORLIZ

Kostan kokatua, Gorlizek bere natur eta ondare erakargarritasuna gordetzen jakin du, eta urte osoan zehar bisitari ugari erakartzen ditu.

Gorliz udalerri bizia da, neurri handi batean turismoak sustatuta, eta baita Itsas Erietxe ezaguna duelako ere, gaur egun Ospitale bilakatu dena.

Gorlizeko xarmarik handiena itsaso ondoan dago. Kostako 14 kilometro ditu eta Bizkaiko kostako hondartza polit eta lasaienetako bat. Maskor itxura duen Gorlizeko badiak bere urak babesten ditu eta hondartza familientzako ezin egokiagoa bilakatzen du.

Turismo aktiboaren eskaintza zabala du, eta kosta era ezberdinetan ezagutzeko aukera handia eskaintzen du, besteak beste, Coasteeringa, BigSupa eta Kayak batean ibilbideak egitea. Uda garaian bere ur parkeaz gozatzeko aukera ere izango duzu, edo uraren gainean hegan egin dezakezu Flyboarda praktikatuz.

Badiaren inguruan mendi-ibilbideak egiteko edo martxa nordikoa praktikatzeko natur gune ederra irekitzen zaigu. Ibilbideek paisaia ederrak eta leku bereziak ezagutzera eramango gaituzte, besteak beste, Gorlizeko itsasargia, Kantauri osoan altuerarik handienean dagoena.