Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

ERANDIO

Ibaizabal itsasadarraren eskuinaldean kokatuta dago, Bilboko Area Metropolitanoko hirigune handietatik gertu. Elizate izatetik industria hirirako aldaketa egin zuen herri baten adibide garbia da Erandio, baina goian dauden Goiherri eta Erandio Goikoa auzoetan gaur egun oraindik ere landa izaera gordetzen da.

Herri honetara hurbiltzen bazara herri bizia aurkituko duzu, jarduerez eta aberastasunez betea era guztietako zerbitzuen eskaintza eran. Komunikazio onak ditu eta kultur, kirol, ekonomia, merkataritza eta industria ekintza ugari.

Erandio Goikoan eta Goierrin aurkituko ditugu eraikin interesgarrienak bere monumentu ondare nabarmenagatik, Erdi Arotik Elizate honetan beren oinetxeak egin zituzten leinu garrantzitsu batzuen oinordekoak. Adibide gisa Martiartu Dorrea, dorre bizkaitar ederrenetako bat. Familia honena izan zen Santa Maria eliza historikoaren kanpoaldean mirets dezakegun hilobi gotikoa ere.